Hizkuntza - euskera Hizkuntza - gaztelania Hizkuntza - ingeles
Salbatoreh hotela, beasain, gipuzkoa, irudiak Salbatoreh hotela, beasain, gipuzkoa, irudiakd Salbatoreh hotela, beasain, gipuzkoa, irudiak Salbatoreh hotela, beasain, gipuzkoa, irudia k Salbatoreh hotela, beasain, gipuzkoa, irudiak Salbatoreh hotela, beasain, gipuzkoa, irudiak

 

ONGI ETORRI SALBATORE HOTELERA!

"Etxean bezala sentitu naiz� oso eta santu lo egin dut."

Esaldi honek egonaldi amaieran gure bezeroen sentipena oso ondo azaltzen du. Sandrak, kataluniarra den neska jator honek, zehaztasun handiagoz adierazten du bere bizipena, "� ez dago herriaren erdigunean kokatua, luxu gehiagokoak badira eta Michelin izarrik ere ez du baina aste beteko egonaldia egin dut bertan eta betidanik ezagutuko banitu bezala izan da. Kokapena ona da, guztiz eraberritu dute, garbitasuna atsegin dutela nabari da eta oso ondo jaten da. Eh! eta gaur egun oso garrantzitsua den gauza bat, prezio onean.

Lana dela eta asko bidaiatzen dut, hotel asko ezagutzen ditut eta ziurtasunez esan dezaket izar gehiago izateak ez duela hobeagoak direnik bermatzen. Edonori gomendatzeko moduan nago, inguru hontara itzultzen naizenean ostatua bertan hartuko dut."

bereizgailu
 

HOTELA

Salbatore Hotelean bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela dauzkagu, besteak beste, doako wifi sarea, telebista edota bainugelaz hornituak.

Hotela girotzeko barnealdea eta kanpoaldea uztartzen saiatu gara, gure ingurunean ohikoak diren natur elementuak erabiliz atmosfera lasai eta erlajatu bat sortu dugu.

Gosari kontinentala logelaren prezioan sartuta dago.

Gure bisitariek bertatik mugitu gabe

bazkaldu edota afaltzeko aukera izango dute hoteleko jatetxean.

Jendearekin hartu-emana bilatzen dutenek hoteleko kafetegira joan beharko dute.

Gure zerbitzuen zerrenda isteko bisitariek doako aparkalekua handi bat eskura daukate autoa uzteko.

Hotelak Beasaingo Anzizar kiroldegiarekin duen hitzarmen bereziari esker bertako instalakuntzetako erabileran %50eko deskontua izango duzu.

zerbitzuak
salbatore hotela, logelak bereizgailu
 

JATETXEA

Salbatoren etxean bezala jango duzu. Jatetxean gure gastronomiaren betiko platerez gozatuko duzu. Zure beharrak asetzeko moduko jangela zabal pare bat dauzkagu, hauetako bat momentu berezietara bideratua dagoen eta modu pribatuan erabiltzen den gune erreserbatu bat da.

Astelehenetik ostiralera jatetxean eguneko menua zerbitzatzen dugu. Dena den, kartatik kanpo eta aurrez eskatuta gure sukaldariek plater bezeriak presta ditzakete. Horretarako prestaketaren bideragarritasuna (eskaera aste bat aurretik) eta jatetxearen bitartekoak eta erabilgarritasuna aintzat hartuko dira onarpena eman aurretik.

Salbatore hotela, jatetxea
jatetxea bereizgailu
 

TARIFAK

Banakako logela 45�
Banakako erabilerarako logela bikoitza 55�
Logela bikoitza 75�

Prezioak zehazteko garaian zerbitzuaren kalitatea bermatuta gaur egungo egoera berezia kontutan izan dugu. Zure gustokoak izango direla espero dugu.

Gosari kontinentala barne

Salbatore hotela, zerbitzuak, menua, gosaria

B.E.Z-a barne dago

Salbatore hotela, zerbitzuak, b.e.z
Salbatore hotela, txartelak, zerbitzuak

Honako txartelak onartzen dira:

tarifak bereizgailu
 

IRUDIAK

bereizgailu
 

KOKAPENA

Hotela Salbatoren dago kokatua, izen berdina duen Beasaingo auzoan. Herriaren erdigunea bi kilometrotara dago eta N1era sarbidea kilometro batetara dagoenez hotela oso ondo komunikatua dago.

Beasain Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren erdian dago, beraz kokapen paregabea da gure herrialdea turista moduan ezagutu edota lan kontuengatik bidaiatzen duenarentzat.

Salbatore auzoko enpresa garrantzitsuen ondoan kokatua dago hotela. Beste bi industrialde ere bertatik bertara daude, oinez joateko moduan, Ittola eta Hirigoien hain zuzen ere. Industria gertu izan arren, ingurune natural batean eta paisaia paregabean bizi gara, hoteletik bertatik hasita ibilaldi ikusgarriak dauzkagularik oinez, bizikletaz edota motor ibilgailuz egiteko moduakoak.

bereizgailu
 

KONTAKTUA

line

Gurekin harremanetan jartzeko ondoren ageri diren datuak bete itzazu:

Abizena:
Izena:
Email:
Mezua:    
    
+INFO

Salbatore hotela, social, kontaktua, facebook

Salbatore auzoa, 4 20200 Beasain Gipuzkoa. T 943 888 307  F 943 888 362 salbatore@salbatorehotela.com

Salbatore hotela 2011. Faktorek sortua.

Gora joan